Bertsos - View details   To know more about this section

1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-04-27 Errenteria Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Itoizko urtegiaren saltsan zabiltzaten hiru gazte zarete: Maialen aurka dagoena, Unai urtegiaren alde dagoen nekazaria, eta Aitor kostata lana aurkitu baina orain lanik gabe geratu den langilea. Hiruron artean zerbait ea konpontzen duzuen.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Itoizko kanpaldian
guk lanari ekin,
urtegi monstruo hori
behin'e egin ez dedin.
Orain artean asko
ez nekien jakin,
marabillak ein leizke
motozerrarekin. (bis)

Mendiluze:
Marabilla bat dala
batzuen jarduna;
guretzat ez da izan
hortaino txukuna.
Jakin nahi nuke zer den
orain bota duna:
guk hainbeste kostata
eraiki deguna. (bis)

Iturriaga:
Hura egin beharra
kamarak lekuko,
nahiz ta ez nun bizi izan
gertuko-gertuko;
hemen nengoen nire
urak noiz helduko,
hala ere zure kontra
ez naiz altxatuko. (bis)

Lujanbio:
Pertsona bakoitzak du
gaur betsio bana,
baina motozerra hark
egin zuen lana
ta kolpetik arindu
katearen zama.
Ilegalak hautsi zun
ilegala zana. (bis)

Mendiluze:
Hau ilegala dela
denontzat nabarmen;
zuk zeuk ere aitortu
egin dezu hemen,
bainan galdetu behar
beste ezer baino lehen,
gu kalean uztea
legala ote den. (bis)

Iturriaga:
Borregoen gisara
hemen hainbat urte;
guri adarra behintzat
pranko jo digute.
Orain zazpi gazteak
harrapau dituzte.
Del Burgoren etxetik
hartu behar genuke. (bis)

Lujanbio:
Urtegianarekin
ez egon penetan;
jarraitu dezakezu
zuk zure lanetan.
Ta Del Burgo entzun det
ta entzun benetan:
dexente ura bada
hoien piszinetan. (bis)

Mendiluze:
Beraz, gaizki ari da
bat ala besteko,
ta zuek gure kontra
hura izorratzeko.
Ni ere hasiko naiz
piszinak hausteko,
zuk dirurik badezu
hori ordaintzeko. (bis)

Iturriaga:
Langile gaixo hori:
behingoz isildu hadi;
horren kontra altxata
mila nekazari.
Alferrik behar dugu
hauen kontra ari;
urik ez badugu ere
kontzientzia garbi. (bis)

Lujanbio:
Aoizko ingurua
itxura tristeko
ta Erribera berdin
bateko besteko.
Garaia iritsi da
behingoz sinisteko
lur hau ezin dala hil
hura berpizteko. (bis)

Mendiluze:
Hori ezin da egin,
da zuen aukera
ta dena garbitu nahi
horren arabera.
Zuen kontzientzia
ta gure kartera;
zer egin behar degu
hemendik aurrera?

Iturriaga:
Kontzientzirik ez bada
ez da karterarik,
hori erabaki dugu
zortzi nekazarik.
Politikiloei ozen
esan nahi diet nik:
aurten ez duzue jango
gure esparragorik. (bis)