Bertsos - View details   To know more about this section

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-10-27 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Egunero entzuten ditugu gerra albisteak. Oraingoan gainera gerra humanitarioa omen da. Misilak eta janaria botatzen dituzte Afganistanen. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denok dakigu Afganistanen
badabiltzala guduan,
horrelakoak sarri gertatu
ohi direlako munduan.
Yanki aluek zer ote dute
oraintxe euren buruan?
Janari poltsak jartzen dituzte
misil batzun inguruan;
hilobiratu nahi al dituzte
faraoi batzun moduan? (bis)

Gorputz pila bat erortzen dira
zeruetatik barrena;
errugabeak hiltzen dituzte
eta hori da txarrena.
Nork eman die halako zerbait
egin dezaten baimena?
Bonba bat dira misilak eta
bestea hipokritena,
eta ez dakit bietatikan
zein degun hilgarriena. (bis)

Gerra zikin bat dela tarteko
nor ez ote da gogaitu?
Telebistatik eginagatik
horiei hainbeste aipu,
gertatu dena ikusi eta
ezin gaitezke lasaitu;
begia begi truk saldu dugu,
baina ez da hor amaitu,
hainbeste begi truka beharrak
denok itsutu baikaitu. (bis)