Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-03 Lesaka Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitor semea eta Xabier aita zarete. Teorian biok ados zaudete gauzak hitz eginez eta elkarrizketaren bidez konpontzen direla. Kontua da hilabete badaramazuela elkarrekin mintzatu gabe, zuk Aitor, porrua erretzen duzula Xabierrek jakin duenetik.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Lehenago elkarrizketan
jardunak jo ta su,
aspaldi mutututa
gabiltza ni ta zu.
Hitz egin behar dela
maiz esan didazu;
teoria berezi
xamarra da, aizu;
zeuk erakutsi eta
zeuri ahaztu zaizu.

Silveira:
Beti zilegia da
solasaren lana,
baina zurea zabaldu
da herrian barna;
eta zuk ere uler
zenezake dana,
pentsatuko bazenu,
semetxo laztana,
batzokira sartzean
sufritzen dudana.

Mendiluze:
Erantzun hau hartzerik
nik ez nuen uste,
ematen dizkizudan
arrazoien truke.
Batzokira patxadaz
heldu nahi zenuke;
aita, gauza bat behintzat
jakin nahiko nuke:
besteen hitzek gehio
balio al dute?

Silveira:
Balio ez, baina bai
sortzen dute minik,
ozpindutako hitzek
badute saminik.
Ni ulertzeko badut
modu bat oraindik:
zure oniritzia
izango al dut nik,
kalera joaten banaiz
kresta bat eginik?

Mendiluze:
Itxuraldatzen behar
badezu aritu,
nere kejarik ezin
liteke aditu.
Baina porruarena
ez degu amaitu,
nonbait zeuregan bildur
asko sortzen baitu;
ezagutzen ez denak
beldurtzen al zaitu?

Silveira:
Eztabaidarena da
egizko baratza,
arrazoia han bertan
ereitean datza.
Zertan areagotu
haserreen dantza?
Gaurkoan moldatzea
ez al da erraza?
Egin porro bat eta
kalada bat pasa.