Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Auzokideak zarete biok. Zu, Jokin, beheko pisuan bizi den berrogei urteko gizon ezkondua zara, eta Amets goiko pisuan bizi den neskatxa gaztea da. Gauaz, goian besta izugarria dela entzun duzu, eta hor joan zara protesta egitera. Ametsek erdi biluzik ireki dizu atea. Launa bertso, zortziko ttikian, Jokin hasita.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Orain arte ez nizun
hartzen susmo txarrik,
baina susmo kontuak
jadanik alferrik.
Festa egin zazute
zuentzat bakarrik,
ez dauka herri osuak
susmatu beharrik. (bis)

A. Arzallus:
Burua goian zuna
gaur dator gorago;
nik porroari tiraz
kopatik bi trago,
baina patxaranikan
ez dugu gehiago;
zure etxean pixkat
ez duzu izango? (bis)

Sorozabal:
Uste det konbentzitu
behar nauela errez,
haseran etorri naiz
aurpegi haserrez.
Patxarana bada bai,
diot irrifarrez;
denok edatekotan,
bestela batere ez! (bis)

A. Arzallus:
Gu festan ibiliak
gerade jo ta su,
baina zahar hauekin
eman behar kasu.
Denak edatekotan
nahi zenuke, aizu;
andrea ere ekarri,
nahi baldin baduzu. (bis)

Sorozabal:
Ezkonduak gera gu,
lagun ta kuttunak,
baina aparta leizke
gaur gure jardunak;
gu gera progresista,
aurreatu lagunak,
tarteka egun libreak
hartzen ditugunak. (bis)

A. Arzallus:
Hau beheian bizi zela
ez bainuen ahantzi,
zu sartzeak badauka
hamaika garrantzi!
Hemen jardungo gera
salto ta garrasi,
baina lehendabiziko
jertxia erantzi! (bis)

Sorozabal:
Zure aldamenean
lotsetan naukazu,
jertxea erazteko
oihu egin duzu;
jertxea kenduko dut,
egon lasai, aizu,
hortako motiborik
jartzen badidazu. (bis)

A. Arzallus:
Xirrika han hasteko
prest daukat logela;
gaur egin behar dugu
gaupasa itzela,
ta bihar baja hartu
behar den bezela;
nagusiari esan
nere kulpa dela. (bis)