Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Sorozabal
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sorozabal:
Orain arte ez nizun
hartzen susmo txarrik,
baina susmo kontuak
jadanik alferrik.
Festa egin zazute
zuentzat bakarrik,
ez dauka herri osuak
susmatu beharrik. (bis)
A. Arzallus:
Burua goian zuna
gaur dator gorago;
nik porroari tiraz
kopatik bi trago,
baina patxaranikan
ez dugu gehiago;
zure etxean pixkat
ez duzu izango? (bis)
Sorozabal:
Uste det konbentzitu
behar nauela errez,
haseran etorri naiz
aurpegi haserrez.
Patxarana bada bai,
diot irrifarrez;
denok edatekotan,
bestela batere ez! (bis)
A. Arzallus:
Gu festan ibiliak
gerade jo ta su,
baina zahar hauekin
eman behar kasu.
Denak edatekotan
nahi zenuke, aizu;
andrea ere ekarri,
nahi baldin baduzu. (bis)
Sorozabal:
Ezkonduak gera gu,
lagun ta kuttunak,
baina aparta leizke
gaur gure jardunak;
gu gera progresista,
aurreatu lagunak,
tarteka egun libreak
hartzen ditugunak. (bis)
A. Arzallus:
Hau beheian bizi zela
ez bainuen ahantzi,
zu sartzeak badauka
hamaika garrantzi!
Hemen jardungo gera
salto ta garrasi,
baina lehendabiziko
jertxia erantzi! (bis)
Sorozabal:
Zure aldamenean
lotsetan naukazu,
jertxea erazteko
oihu egin duzu;
jertxea kenduko dut,
egon lasai, aizu,
hortako motiborik
jartzen badidazu. (bis)
A. Arzallus:
Xirrika han hasteko
prest daukat logela;
gaur egin behar dugu
gaupasa itzela,
ta bihar baja hartu
behar den bezela;
nagusiari esan
nere kulpa dela. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra