Bertsos - View details To know more about this section
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Mendiluze
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Mendiluze
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Gurrutxaga:
Espaloi ertza daukat etxetzat
gorputza erdi biluzik
kalean dagon jende pila honek
nazka ematen du kasik.
"Jesus jaio da, Jesus jaio da"
kantatuz zabiltza pozik
nik Jauna ez dut aitzakiatzat
babesgarri gisa baizik.
A. Mendiluze:
Jaio da eta jai hontan nabil
ohitura zaharrarengatik
eta zuk kargu hartzen didazu
espaloiaren ertzetik.
Konpetentzitzat ikusi nazu
baina ez dakit zergatik:
zuri ez dizute gutxigo emango
neri emateagatik.
I. Gurrutxaga:
Zu ere eskean hasiagatik
neri ez omen zait faltako
lehenago ere horrelakoak
bota dizkidate pranko
baina begira jarri behar dut
berdin gaurko ta biharko
ogitarako behar baitut nik
ez karamelotarako.
A. Mendiluze:
Nik kapritxoa omen det beraz
zuk nahi zenuke jatea
baina biontzat dago lekua
zer nahi dezu esatea?
Zail izango da neuri eman ez
eta zeuri ematea
kolpetik ez da errukituko
horrela da gizartea.
I. Gurrutxaga:
Nahiz eta jarri eskua zabal
nahiz izan hainbat enpeño
bizitzan zehar ikusia dut
hainbat gandu eta laino.
Gizartea ez da errez aldatzen
ez da aldatu oraino
zure grazia hobea baita
nere desgrazia baino.
A. Mendiluze:
Desgrazia bat aipatu eta
ahotsa bai lori-lori
lehenago ere entzunda nago
halako mila istori!
Baina berdin da, gaur jaso degun
limosna apurra, tori
ta bihar hemen baldin bazaude
neuk esango dizut hori.