Bertsos - View details To know more about this section
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xamoa", Iñaki Zelaia
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xamoa", Iñaki Zelaia
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Oiartzabal: Aiton-amonak gera
ta jubilatuta
elkar ezin ulertuz
gabiltza muturka;
ilobakin hastea
hasi eta buka
tarteka jolastuaz
tarteka burruka
distraitzeko zerbait
beharko degu-ta.
I. Zelaia: Nola distraitua
badaukagu aizu!
Lehen ere nik haziak
baititut jo ta su:
jan eman ta pañala
aldatzen diozu;
orain jakin ezazu
lehendik ez bakizu
haurtxo bat jostailu bat
ez degula Josu.
J. Oiartzabal: Neronek'e bete nun
guraso papera
lanetik etorri ta
berriro lanera.
Ilobatxoa zaindu
guretzat hobe da
ezin liteke galdu
holako aukera:
geroni ere bizi
berrituko gera. (bis)
I. Zelaia: Uste det bizipoztu
samarrak gaudela;
utzi dute pakete
gisara horrela;
zuek jan eman eta
aldatu pardela;
uste det nik ezetza
askoz hobe dela;
gurasoak izaten
ikas dezatela.
J. Oiartzabal: Lanean hasi eguna
lanean bukatu
eskeintza egin digute
ta nik ontzat hartu;
laguntza ematea
ez degu pekatu;
kanpotik ez itzazu
mesedez juzkatu
ta laguntzaik mesedez
ez zaiezu ukatu.
I. Zelaia: Horrek irtenbidea
nolabait badauka
asteburuz egingo
degu guk burruka;
nik ezin diet hortan
lagutzarik uka
baina umea irtetzen
bada egoskortuta
orduan izango da
aitonaren kulpa.