Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Joxe Munduate

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Munduate, Joxe
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuri, Iñaki, kanpoan bizi den osaba Joxe etorri zitzaizun bisitan etxera. Hilabete darama zuen etxean, eta oraingoz ez du alde egiteko itxurarik.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Joxe Munduate

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga: Orain hilabete bat
lasai-lasai geunden;
trena hartu ta osaba
azaldu zan hemen.
Eta osaba akordatu
ezazu lehenbailehen
bueltako billetea
non sartu zenuen?

J. Munduate: Amerika aldetik
heldu naiz ihesi;
billetearen galdez
ez zaitea hasi;
hemen ederki nago
pentsatu det kasi
eta billeterikan
ez nuen erosi.

I. Gurrutxaga: Kontu eske hasita
jarri zera larri
Amerikan hainbeste
kontu harrigarri...
Gezurretan zabiltza
eta nik igerri;
handik hona ezin da
trenean etorri.

J. Munduate: Orain akordatu naiz
karanba, karanba!
Tartean pateran bat
igual izan da;
hemen jan izan ditut
txuleta ta ganba...
nola aldegingo det
hain ondo izanda?

I. Gurrutxaga: Ta gainera ez dakizu
gaur nundik atera
horko txuleta, ganba
ta horko patera!
Trenean mantso-mantso
zentozen etxera...
abiadura haundian
bueltatuko zera!

J. Munduate: Goiko ileak ere
jarri dizkit tente
noiz juan behar dudan
dio derrepente.
Adizu zu iloba
gaur lasaitu zaite
ala osaba zaharra
ez al dezu maite?