Bertsos - View details   To know more about this section

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ume adoptatu baten gurasoak zarete. Duela lau urte ekarri zenuten, zortzi urte zituela. Azken boladan, oldartuta dabilkizue, eta, Aitor damutzen hasia zara ekarri izanaz.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Ailegatu zait eguna
gogorra eta iluna
senti naizela lehenago egin
nunan erruduna.
Gogorra baita kuttuna
guri gertatzen zaiguna:
berak denetik galdetu eta
ezin erantzuna. (bis)

I. Zelaia: Gure harremana ahula
zela ezin disimula;
adopzioa gure ametsa
lortzeko formula;
galdera ari zaigula
guk erantzun ez sekula?
Onar ezazu erru pixka bat
gurea degula. (bis)

A. Mendiluze: Pixka bat dezu hartua
erru gisan juzgatua
baina pixka ez osorikan da
gure pekatua;
etorri zen eskatua
hasieran gustatua
gaur ohartzen naiz ez nengoela
horren prestatua. (bis)

I. Zelaia: Badago arazo frango
dena ez degu emango
prestatu gabe gaude, ezetzik
ez dizut esango;
eginak gaude bi bando
ez gabiltza oso ondo;
geurea sortu bagendu ere
hobia ez zan izango! (bis)

A. Mendiluze: Gogorra da kezkatzea
hontara ailegatzea
eta maitatu degunagatik
gaizki sentitzea;
hobe izango da deitzea
goxo-goxo aritzea
ta ulertuko ez badet ere
berriz saiatzea. (bis)

I. Zelaia: Nola aurrera azaldu?
Berriro zerbait esan du
baina ez degu gaur arte behar
adina laztandu;
gure harremana landu
umea geureganandu
saiatu ezkero oraindik ere
ez baita berandu. (bis)