Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Arkaitz Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-06 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Zelaia, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Etxe berean lanean ari zareten bi margolari zarete. Mantxi artista da, eta pareta batean margolan eder bat egiteko agindua eman diote. Zuk, Arkaitz, beste pareta guztiak pintatu behar dituzu brotxa handia hartuta.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Arkaitz Zelaia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zelaia: Margotutzeko nola geneukan
etxe haundi ta galanta
nere lanean izaten det nik
horrenbeste zalaparta;
nere ondoko hau itxura danez
degu artista aparta;
artista ez dakit izango dan hau
baino alperra galanta!

Mantxi: Rodilo haundi eta brotxekin
hor nun zabiltzan topian
nik akuarela berde ta roxa
mordo bat ditut potian;
pentsatu gero ez nabilela
horren modu arlotian:
nik paisajeak ikusten ditut
ezer ez dagon tokian.

A. Zelaia: Beraz paisajek ikuste'ituzu
egia da beharbada
zure lanean beharko dizut
besterik ezean laga
artista hauek aprobetxatu
ohi dutelako parada
eta errua hauena ez da
errua guztiona da.

Mantxi: Errekasto bat ikus dezaket
eta Txindoki gorago;
zuk Don Simona beti eskuan
zenbat txistu eta trago.
Zortzi orduko lanan ostean
ze kuxidadea klaro!
Zeure burua margotzen dezu
pareta baino gehiago!

A. Zelaia: Gure artistak nola badaukan
berean hainbat bertute...
Orain galanta bota didazu
nik lehen botearen truke;
nere burua margotu eta
dotore nago, ez uste
baina zurea ere nik laster
bapo margotuko nuke.

Mantxi: Orain artean ez nun ezautu
inor zu bezelakua
negozioa zera neretzat
sinistu esandakua;
aldrebeskerian segi holaxe
egin dezagun tratua
gero atzetik neuk konpontzen det
zuk gaizki egindakua.