Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Barandiaran

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-24 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Barandiaran, Joseba
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
El Salvadorren lurrikarak izugarrizko galerak eragin ditu. Aspaldi ez dela hurakana izan zuten. Zergatik hainbeste zoritxar?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Barandiaran

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bateko lurrak El Salvadorren
egin zuela indarra,
etxe haietan somatu zuten
barne barnean dardarra.
Gero zabaldu ezker eskubi
pobrezia ta negarra
mundu hontako panorama`re
ez degu oso edarra;
pobren etxean bizitzezale
zergatik da zoritxarra? (bis)

Kaliforniako beste hura`re
gustoz aipatuiko nuke
aberatskume batzun etxetan
sortu zen nahikoa sute.
Handik denentzat zabaldu gero
hainbat galera ta kalte,
nahiz ta dirudun izate hori
izan leiken nahiko suerte,
oso aberats direnek ere
zoritxarra`re badute. (bis)

Mundu honetan zoritxarrakin
gabiltz gira eta bira,
berdin iritsi litekelarik
kanpora edo herrira.
Ta zergatiaz pentsatzen jarriz
gai gaizto honen arira,
Lazkao Txiki behin zer esan zun
entzule maite begira:
usteltzeakin ontzen dirala
gizona eta mizpira (bis)