Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek oraintxe jarri zarete elkarrekin bizitzen. Zu, Iñaki, konturatu zara Nerea zure bikoteak etxeko intimitate guztia salduta daukala: etxea bideo-kameraz josita dago.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. ZELAIA:
Bikote gisan pasea degu
ez dakit zenbat denbora!
erlazioa ondo zihoan,
nengoen oso gustora,
bainan zugana ere heldu da
Telecincoko hoien moda,
etxe berean, baina egon zaitez
nigandik hiru metrora. (bis)

ELUSTONDO:
Zure esana ez dut gustoko,
ez al da nahiko nabarmen?
Ta jarraitzeko aukeratxo bat
eman zaidazu bederen;
ez dut pentsatzen txarra degunik
kamarak jartzea hemen,
mundu guztiak jakin dezala
zeinen zoriontsu garen! (bis)

I. ZELAIA:
Denek jakingo dute bestela
ta hau noa esatera:
une honetan puskatu dezu
zorionaren aukera
ta zenbat maite nauzun benetan
orain kontuak atera,
zuk bikotea saltzen badezu
maitasunakin batera. (bis)

ELUSTONDO:
Maitasunikan ez dut salduko,
uste hoiekin kanpora!
Halare badut harremanean
aurreratzeko ganora,
gure irudiak eramanikan
telebistaren ondora,
gure orgasmo bakoitza ere
multiplea izango da. (bis)

I. ZELAIA:
Zatiketa ere izan dezake
multiplikazio horrek,
horren faltsua zinanik behintzat
ez nuen uste neronek;
lehenengo gauan esan didazu:
"bertsotan egin behar det".
Zenbat ordaindu ote dizute
Hitzetik Hortzerakoek?

ELUSTONDO:
Bost mila pezta ere ez dira,
ez zaite horrela jarri;
gure etxea nahiz aspaldian
bihurtu gure uztarri,
gure liskarrak jarraitu asmoz
kanpora egizu korri,
mundu osoak jakin ez dezan
gure ika-miken berri (bis)