Bertsos - View details   To know more about this section

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jexus Arzallus

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Performance
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Authors
Aire, Mixel "Xalbador II"
Arzallus, Jexus
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Arzallus neska zara, zu Xalbador mutila. Inauterietan elkarrekin egon zinaten gostura, orai maskak kendu eta elgar ikusi duzue lehen aldikoz.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jexus Arzallus

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Arzallus:
Maskararekin negon
polit eta legun
elkarrekin ibili
gera biok egun
nahiz ta lehendik ez ginan
elkarren ezagun
orain esan zaidazu
zerbait maite nauzun.

M. Xalbador:
Hau ez zitzaitan eni
gertatu oraino
izarrik ez dut kusten
baina zerbait laino
ez da gertatu hori
nehoiz egundaino
maska politago zen
aurpegia baino.

J. Arzallus:
Gertatu zen guk biok
dantzatzen hastea
orain dantza lotua
ta gero askea
ikusiz erabaki
badu nik uztea
nahi duzunean joan
badaukat bestea.

M. Xalbador:
Inauterian izan
zen bai gure besta
geroztik hemen nabil
erresta erresta
zure maitatzera gaur
ez naiteke presta
edo bertzenaz berriz
jantzi zure maska.

J. Arzallus:
Pozik ibilia zan
hau hortxe nerekin
baina beti ezin segi
nere maskarekin
itxusia naizela
esanez du ekin
hor konpon dedila ba
bere ardiekin.

M. Xalbador:
Orai ikusia dut
orduko laguna
eta bere mintzoa
garbik¡ entzuna
hara zer pentsamentu
jina zautan huna
hunekin dela ene
zinez garizuma.