Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Manolo Arozena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Arozena, Manolo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur, hemengo saio honetarako modu diferentean prestatu zareten bi bertsolari zarete. Manolo, Elizondoko ostatuetan eta gero Bordatxo dantzalekuan ibili unen bart. Estitxu ordea, etxean lasai afaldu eta gau erdia baino lehen goatzean zegoen.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Manolo Arozena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arozena:
Pentsatu nuen Elizondora
atzo gauez hurbiltzea.
Nere triparen soinu galantek
nola hala ixiltzea,
gauza ona da lagunarekin
hizketan fin aritzea,
lorik egiten ez den gau hortan
pixkat entretenitzea.(b)

E. Arozena:
Garrantzi gutti du zuretzako
finalaren ohoreak.
Alde ederreko goxotasuna
eskeini zidan oheak.
Eta zu dantzan ibili zinen,
hartuaz whisky dobleak,
beraz zuk atzo bota zenitun
gaur baino bertso hobeak. (b)

M. Arozena:
Batzuentzako lo egitea
ona ote dan dirudi.
Zu lotan zeunden ohe xabalen
goxo-goxo, guri-guri,
eta Bordatxon: kaixo, zer moduz?
bizkarrean jaso guri,
aizu zu orain ez zaude lasai
baina ni ere urduri.(b)

E. Arozena:
Edozein moduz egiten zaie
nerbioei atakea,
horregatikan lota joateko
banuen borondatea.
Larunbateko irten aldia
edozeinentzat kaltea
hobea txapela jantzita gero
Bordatxora joatea.(b)

M. Arozena:
Txapelarekin juerga egin leike
horretan neu naiz lekuko
baina ahantzi're egiten zaigu
burua jaso orduko
ez zaitez izan garai bateko
bertsolai zarren moduko,
bart arratsean egin nuena nik
ez baitit inork kenduko.(b)

E. Arozena:
Zuk emandako aholku pila
beti izan dut gogoan
eta horiek gogoratzeko
aukera dugu gaurkoan.
Zuk nahi baduzu kotxea hartu
eta Bordatxora joan
hurrena soinu gutxigo egin
etxera sartzerakoan.(b)