Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Iñigo Olaetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Olaetxea, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok, ohitura desberdinak dituzue. Zu, Bittor, goizero makilatzen tara ispiluaren aintzinean, Iñigok ordea, ez du batere makilairik erabiltzen.

Description

Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Iñigo Olaetxea

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Elizagoien:
Goizetako irrintzia,
ez dauka bate antzia.
Jeiki eta txukun jartzeko badut
nik pazientzia,
hau da nere iritzia.
Honek badu garrantzia,
lantegi baten beti ona da
baten presentzia. (b)

I. Olaetxea:
Horra zure abisua
benetan nago izua,
aurpegi hori gorriz pintatuz
ematen du sua.
Agian tara itsua,
edo pertsona gaixua:
makilajea baita pertsonan
itxura faltsua. (b)

B. Elizagoien:
Ez zait ongi iruditu!
Badaukat hainbat meritu,
presentzi ona itxura txarrak
ezin du gainditu.
Behar zenuke aditu,
horrela ezin segitu
eta arpegi zikin hoi behintzat
pixka bat garbitu. (b)

I. Olaetxea:
Ezin egon ixilikan,
zoaz ondotik utikan!
Nere aurpegia garbia daukat,
hori bakarrikan.
Pentsatua dut birritan,
hobe esanda sarritan:
berez guapoa denak ez dula
borren beharrikan. (b)

B. Elizagoien:
Ozen ari da kantatzen,
bere laguna tentatzen,
bainan holako klaserik ez zait
batere gustatzen.
Muturrik ez du garbitzen,
usain zikina botatzen:
guapoa ere zikinak ez du
batere edartzen. (b)

I. Olaetxea:
Ez da aitzaki ustela
Hain zara gizon krudela,
ez al dakizu zure aurrean
ederki naizela.
Iraintzen hasi horrela
ta nik erantzuna bela,
kanpoa ere pintatzen duzu
barrua bezela. (b)