Bertsos - View details   To know more about this section

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Txomin Garmendia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Performance
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Garmendia, Txomin
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aiton amonak zarete, Amaia aitona eta Txomin amona. Gaur, amonak aitona harrapatu du bere gaztetako argazki bati musu ematen.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Txomin Garmendia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Agirre:
Elkar maitatu degu
gaur arte jo ta su,
baina orain sortu da
mila enbarazu.
Argazkiari begira
zer ari zera zu?
Lagun maite, erabat
minduta utzi nauzu
ximurrez nago baina
neri eman zaidazu.

Garmendia:
Ezin leike ukatu
zahartuta gaudenik
eta zimur franko ere
hor daduzkazunik
baina nik ez det galdu
ez maitetasunik.
Lehengo argazkiari
muxu bat emanik
orduko amodioa
bizitzen baitet nik.

Agirre:
Elkar maitatzen degu
ez gutxi gainera
nahiz ta sasoi gehienak
geratu atzera.
Hola segi nahi nuke
hemendik aurrera,
zatoz ezpainetan ni
gaur muxukatzera
ta orduko garaiez
oroituko zera.

Garmendia:
Amonatxo maitea
nago zure onduan
senar emazte batzuk
behar duten graduan
baina urteak ez dira
alferrikan juan
lehengo maitasun haiek
daduzkat goguan
gaurko ximurrik ez nuen
pentsatzen orduan

Agirre:
Zein polita argazkian
dedan irrifarra!
Baina orain dedana
ere ez da txarra.
Aurrera jo dezagun,
badegu indarra!
Utzi iragana ta
gozatu biharra
zu baitzera maitea
bizipoz bakarra.

Garmendia:
Milaka esker amona,
arren, beste lora
berriz ere bilduko naiz
ni zure ondora.
Luze izan gaitezen
holaxe gerora
etxe barru honetan
dihoa denbora
hobea ez zan izango
etxetik kanpora.