Bertsos - View details   To know more about this section

1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-07-30 Altzo Jaialdia
Conductor
Olano, Manuel
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok herriko festak antolatzen hartzen duzue parte baina jarrera desberdinak dituzue. Hi, Peñagarikano, berrizalea haiz, beti gauza berrien bila; aldiz hik, Sebastian, lehengo gauzak, lehengo ohitura zaharrak maite dituk.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Herriko festak badatoz eta
ia sentitzen det lotsa,
nere lagunak ezin ekarri
alaitasun eta poza,
ez det entzun nahi bertsolarien
abestia edo boza,
rokero talde bat ekar ezak
ez hadi izan karroza. (BIS)
S. Lizaso
Nere laguna da festak jartzen
arrastorik ez dakina,
ohiturak utzi eta daduka
berritasunaren grina,
bertsolari ta trikitilari,
txistu eta danbolina,
ohitura zaharrak errespeta itzak
berria ona dek baina. (BIS)
Peñagarikano
Berri zalea naizela baina
kaso ez dit egiten inoiz,
gauez parranda egin behar da
eta erretiratu goiz,
talde rokero «La Polla Records»
berdin «Kortatu» ta «Itoitz»,
modernizatu behar omen du
baina guk ez dakigu noiz. (BIS)
S. Lizaso
Berrikuntzaren alde lagunak
gaur apustua egin du,
nik berriz ohitura zaharrakin
orain nahi nuke berdindu,
bakoitzak berea e(g)in dezagun
baina nik esana(r)i heldu,
plazan rokero(a)k jarri ta ezetz
hik hainbeste jende bildu! (BIS)
Peñagarikano
Noski kontentu egongo dira
honuntz etorritakoak,
erregaliak ere badauzka
batek ekarritakoak,
Lizaso(r)i jarri behar dizkiot
ama(re)n belarritakoak,
bertsolariak izan ditezen
gaur itxura berrikoak. (BIS)
S. Lizaso
Biok batera hasi ginaden
eta neretzako kalte,
pazientzia(re)n zakua ere
oraintxe goraino bete,
berrikuntza ta rokeroa(re)kin
bistatikan joan zaite,
traje berdea jazte(n d)unak ez da
euskal ohiturarik maite. (BIS)