Bertsos - View details   To know more about this section

1988-04-23 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Euxebio Igartzabal, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-04-23 Lazkao Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Egaña, Andoni
Igartzabal, Euxebio
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Exercise
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic
Maizpide Euskaltegia dela eta.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-04-23 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Euxebio Igartzabal, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Naizta lendikan beti Lazkao
kabi goxoa izaki,
etxe berri bat hain dotorea
hemen dute eraiki,
askok diote Euskal Herrian
askok euskera ez daki,
gaurtik aurrera ez da egiterik
lekurik ezan aitzaki.
Lazkao-txiki
Urte hauetan gure Lazkao
portatutzen ari data,
nik ez nuke nahi harrotzerikan
fanta gehiegi emanta,
baina aurten e(re) eraiki dute
Euskaltegi bat galanta,
nere iritziz Lazkao degu
Euskadiko Salamanca.
Mendizabal
Garai hatean Euskal Eskola
hasi zen jokera sendoz,
Euskaltegi bat bihurtu da gaur
eta ematen digu poz,
hori dalata zuek eta gu
gaurko saio hontara gatoz,
al genezaken tanta izpi bat
berari emateko asmoz.
Agirre
Hemen Euskera hitz egiteko
asko e(g)ongo dira gertuko,
ta beste batzuk gauza ez dote
horren benetan hartuko,
Euskararekin pentsa dezagun
goizean jaiki orduko,
Euskaltegiak bakarrik ez du
Euskararik salbatuko.
Egaña
Lazkaotarrek egin dutena
ez da ahalegin motela,
eguerdi partez izan dituzte
diskurtsoak ta koktela,
seguru nago Euskararentzat
mesede izango dela,
Dionisiok rejentatzen dun
bost izarreko Hotela.
Igarzabal
Hasera baten neure hor nintzen
beste gehioren antzean,
baina gaur egun haiek utziak
ditugu ia atzean,
egia esan poza (e)re pixkat
sentitzen det bihotzean,
gure ametsak ez bait dirade
gelditu amets hutsean.