Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-29 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-29 Altzo Jaialdia
Conductor
Olano, Manuel
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Entzun ditugun zurrumurruek diotenez, Altzon zabortegi bat jarri nahi dute. Zer diozu horri buruz?

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-29 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur bezin triste eta pentsakor
inoiz ez nintzen aurkitu,
beti besteren esanetara
ezin gera errenditu,
beste gauzarik ez dago orain
puxkatu eta txikitu,
hemen lantokiz urritu gera,
zabortegiz ugaritu,
aurrerapenak hemen holako
bentajak ekarri ditu. (BIS)

Oso albiste tristeak dira
negar malkotan bustiak,
lehen hementxe nik entzuten nitun
txoritxoren abestiak,
edertasuna berekin dauka
hor Otsabio azpiak,
Altzo maite hau dotoretzen du
beraren babes eztiak,
nahi ez genduken zabortegiak
honda ditzake guztiak. (BIS)

Zeinek gailendu hori dela ta
sortu leizken arazoak,
horrelakorik ez zun merezi
Altzoko magal gozoak,
nik irakurri izandu ditut
Iparragirren bertsoak,
batek hau dio «paregabeko,
mendiak eta basoak»,
zer pasa behar zuen gerora
gutxi zekien gaixoak. (BIS)