Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-01 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-01 Zumarraga Jaialdia
Conductor
Sagastibeltza, Juanjo
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lantegiko nagusia izanik, zer lan emango zenieke atzean dauden bost gazteei?
Gaiari oharrak
Atzean dauden bertsolariak: Jokin Sorozabal, Igor Elortza, Manolo Arozena, Aritz
Lopategi eta Jon Azpillaga.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-01 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal gaztea
dago indarrean,
txinpartik asko badu
bere melarrean,
txirrindu bat jarriko
nioke aurrean,
Lejarretaren antza
baidu muturrean. (BIS)

Elorza da gazte bat
moda berrikoa,
lana egitea ez da
oso begikoa,
hamaka bakarrikan
ez dezu nahikoa,
elbiak kendutzeko
tori abanikoa. (BIS)

Arozena honekin
jaunak hau da marka,
parrandak e(g)iten ditu
banaka-banaka,
gero kamionakin
hor dabil aztarka,
bazkalondorako hartu
Elorzan hamaka. (BIS)

Aritz hiretzako dek*
oraingo orrua,
erregalo egiteko hau
duk amorrua,
gustatutzen ez bazaik
barka zak errua;
aita pasiatzeko
ijito karrua. (BIS)

Azpillagakin ere
badadukat zorra,
eta ordaindutzea
gauza derrigorra,
bajatuko bazaio
dadukan txilborra,
hamar ordutarako
sei kiloko porra. (BIS)