Bertsos - View details   To know more about this section

1995-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-01-05 Oñati Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hi Lazkano hamaika kukurruku eder jotako oilar gaztea izango haiz. Gaur behera hasita ote hagoen edo, heuk ez duk behintzat etsitzen. Eta hi Unai orain arte oilasko izan eta orain oso goitik kukurruku jotzen hasitako oilar gaztea.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Goizean goizik ta egunero
lehen zebilen hau hor kanta,
baina garaiak aurrera eta
dago sasoiak lagata.
Utzi ezazu zure postua,
behingoan dorretik hanka,
zure kantuak kanarioen
pioan antza dauka ta. (bis)

Lazkano:
Oilasko honek uste asko du
bainan erdia ustela,
nere iritziz beste erara
gaur hasiko zan bestela.
Falta zaizkio gandor gorria,
falta zaio espuela,
ta okerrena izateko ere
itxurarik ez duela. (bis)

Iturriaga:
Bere gandorraz hor ibiltzen zan
garai onetan kantatzen,
baina urteak aurrera eta
denborak ez du parkatzen.
Ze puntatara makaldu den hau
jarri zaitezte pentsatzen!
Hirurogeita hamar urteko
amona ere ez du esnatzen. (bis)

Lazkano:
Gabon aurrean egondu nintzan
ni ere bildurrak aidian,
amonak jarri ote nintzakeen
lapikorako bidian.
Erregenata heldu gera ta
oraindik oilo taldian,
gutxienekoz beste urtebete
biezu nere mendian. (bis)

Iturriaga:
Nik honelako agure asko
euki ditut inguruan,
baina nik dudan kantu lakorik
besterik ez da munduan.
Ospa egin zazu, erruki pixkat
egongo da seguruan,
jubilazio pentsioren bat
zabal zazu ikuiluan. (bis)

Lazkano:
Oilar gazteak eskeinitzen dit
nei jubilatzeko zita,
esan diteke neri gauz hori
dedala galerazita.
Zure moduko tonto harroak
asko nago ikusita,
igual kapoitzen bukako dezu
oilar egiten hasita. (bis)