Bertsos - View details   To know more about this section

1995-02-19 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-02-19 Sara Jaialdia
Conductor
Itzaina, Mixel
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Lizaso eta Lujanbio senar-emazteak zarete eta Xanpun Lujanbioren ama. Zera erran dio gaur amaginarrebak Lizasori: "nere alabak bertze gizonik merezi zian".

Description

Melody
Pello Josepe tabernan dela I-A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-02-19 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun:
Nere suhi jauna zerbeitek derau
argitu egun gogoa,
ta alabari hau salatzerat
atrebitu eta noa,
zeren baitakit zurekin dauka
egin nahia geroa,
hauta zezakeen bertze gizon bat
bederen arinagoa.

S.Lizaso:
Alabarekin laguna baina
bere amarekin etsai,
harremanetan ondo gabiltza
ta ama ez dago lasai;
beste senar bat behar zuela
zuk al daukazu esan gai?
Beste senar bat merezi zuen
beste ama bat ere bai.

Lujanbio:
Ez det egon nahi soltera eta
ez det egon nahi alargun,
horregatikan ikusi nuen
lehenbizikoa hartu nun.
Beraz, senar bat arinagoa
ama neretzat nahi zendun,
jakin nahi nuke nere aitatxok
zugatik zer esaten dun.

Xanpun:
Gure arteko sekretu danak
noski ezin dinat esan,
baina ba al dakin pisutzar hori
beharko dunela jasan?
Edo bertzelaz ginasi edo
zerbeitetan hor ari zan,
bere edertasuna atxikiz
kilo batzuk galdu dezan.

S.Lizaso:
Behin behar eta ama zahar honek
aldrebes egin digu hitz,
gu ginasian jarduten gera
nahi degun hainbeste aldiz.
Gu biok elkar maite degu-ta
ama alferrikan zabiltz,
eta gehiago maiteko nuke
zure alaba ez balitz.

Lujanbio:
Nere amatxok nahiko errita,
oihu eta gainontzeko,
nere senarra ere ez dago
batere tripa hutseko.
Bi haundi hauen ondoan nago
ni andre gaizto antzeko,
a ze pareja! Hobeto zeuden
elkarrekin ezkontzeko.

Xanpun:
Alabatxoa, ez otoi jarri
nere kontra gaur hasarrez,
nik kontseilu bat emana dinat,
hori gaur ongibeharrez:
nik bazekinat pisua zer den
eta esai bai edo ez,
ez etor gero ondoko egun
horietan neri negarrez!

S.Lizaso:
Hara Maialen, ez zaitez jarri
orain kopeta beltzeko,
konponbidea nun den badakit
arazo hau konpontzeko,
zure ama ere dirudienez
baitago gose antzeko,
nere aitari esango diot
zuregana etortzeko.

Lujanbio:
Agure zaharrak ta zimurtuak
itxuraz dauzkagu modan,
Lizason aita etorriko da
baina nik ez dakit nor dan.
Begiraiozu nere senarrai
ez da portatzen primeran,
hortik kontuak atera itzazu
aita nola izango dan!