Bertsos - View details   To know more about this section

1995-09-16 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-09-16 Aduna Jaialdia
Conductor
Elizburu, Izaskun
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Peñagarikano, Anjel Mari
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Xabier, Xabier Zeberio bertsolaria zara. Joxe Agirre berriz, zure ahoko goiko hortz postizoak dira eta Peñagarikano beheko hortz naturalak. Nola konpontzen zarete hiruron artean?

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-09-16 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Zeberio nik itxuraz
serbitzen zaitut zu,
hargatik zaude bikaina
gerri eta musu,
halare askotan aitzaki
ematen didazu,
hortz postizuarekin'e
bapo jaten dezu.

X.Zeberio:
Medikuna juan nitzan
hortza batzun faltaz,
postizoak jarrita
ein dut zenbat akats,
lehen intxaurrak txikitzen
nituen kriski kras,
oain yougurra jateko ere
ia ez naiz kapaz.

Peñagarikano:
Garai batean urra
edota intxaurra,
baina oain esan dezuna
ez al da gezurra?
Beti lanean ari naiz
nik daukat egurra,
gaur ere txupatu dezu
txuleta hezurra.

J.Agirre:
Nik ere serbitzen diot
gauza askotarako,
baina askotan dabil hau
hor nere kontrako,
kumunian utzitzen nau
ohera juaterako,
planta ederra hartzen det nik
gero goizerako.

X.Zeberio:
Haueri zertan egin
behar diet roska?
Laister ein behar dezute
nere ahutik ospa,
biak egin didate
mingainetik koska,
eguna pasatu det
mekauen dioska.

Peñagarikano:
Apetitu galanta
dadukazu noski,
txuletak jaten ditu
lau, bost eta zazpi,
gero hortzak garbitzen
palillo ta guzti,
aizu, "licor del polo"
ez dago hain garesti.

J.Agirre:
Gantxuak okertuta
zerbait kolokatuta,
aspaldian nago noski
nahiko flojatuta,
lehengo baten ahuan nitzan
erdi trabatuta,
ia laster hiltzen zeran
hortzak tragatuta!

X.Zeberio:
Hauek zer egingo zuten
lehen ere banekin,
hobe segitu banu
lehengo zahar haiekin,
tartetan garbitzen ditut
sagarduarekin,
hargatik daude orain
brilu ederrakin.

Peñagarikano:
Sagardoa ere gutxitan
ez dezu izaten,
baina garbitzen hasi
halakoren baten,
edota hasiko da
jendea esaten,
zu beti zabiltzala
regaliza jaten.

J.Agirre:
Hortzak ahuan koloka
plisti eta plasta,
bainan hala ere honek
txuletari zasta!
Berez jaiotakua da
triposoen kasta,
sagardoteian dauka
hortzetako pasta.

X.Zeberio:
Oraintxe daduzkat nik
berroeta sei urte,
hortza postizoak neri
ein didate kalte,
zeuen lana ondo betetzen
ez baldin baezute,
komoneko zulon behera
juango zerate.

Peñagarikano:
Jaten dezu txuleta
ta berdin pastela,
erdikoa gaizki dauka,
hagina ustela,
pentsa ezazu lanean
aspertu naizela,
hasi papila jaten
umeak bezela.