Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iñaki ikastetxeko zuzendaria eta Maialen irakasle gaztea zarete. Maialen institutura irakasle sartu zenetik, mutil guztiak txoraturik eta aztoraturik dabiltza.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zelaia
Eskolan bagenduan
hobetzeko planik,
irakasle berri bat
heldu da jadanik;
badauka lan-gogorik,
badauka afanik,
baina txoramena hain
haundia izanik,
zer erakusten dezun
jakin nahi nuke nik. (bis)

Lujanbio
Denetik erakusten
nahi nuke saiatu,
pedagogiaz eta
didaktikaz sartu;
nik hitz ågin dezaket
baju edo altu,
txintxo portatu edo
jenioa batu,
baina atraktibo hau
ezin det aldatu. (bis)

Zelaia
Gauzak hoberantza jo
behar zuten noizpaiten!
Erakusten du honek
irakurri-idazten,
eta atraktiboai
segi luze eusten;
bazabiltza denetik
bertan erakusten,
nik ere hasi behar det
berriro ikasten. (bis)

Lujanbio
Zuk dadukazuna da
aurpegi galanta!
Ikasten hasi nahi du
ta hau da hau marka!
Nik onartuko zaitut
klasean presaka,
abisatuko dizut,
ez zan besteik falta!
Oraindik praktikara
ez gera pasa-ta. (bis)

Zelaia
Irakasle gaztea
guztiok tentatzen,
taktika ona dala
ez degu ukatzen.
Lehen ni aritzen nintzan
klaseak banatzen,
ikasleengan guzti hau
onerako izan zen,
latigoa ez zitzaien
gehiegi gustatzen. (bis)

Lujanbio
Ni klaseetan ez naiz
pasatu hainbeste,
nahiz ikasleak jardun
gehiagoren eske,
nik ez nien egin nahi
janzte ta biluzte;
kimika ikasterik
ez det asko uste,
baina gorputz atalak
ikasi dituzte. (bis)