Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Unai, elbarri baten hanka sanoa zara eta Maialen hanka postizoa. Ohatzera joateko tenorea da eta Unai ohatze epelerat sartzera zoaz; Maialen ohatze ondoan utzi dute.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga
Goxo-goxo sartzen naiz
ni jabearekin,
zu hor bazter utzita
triste eta erkin;
ohepean zaudela
nik badakit jakin,
kontuz ibili zaite
orinalarekin. (bis)

Lujanbio
Gainera adar joka
ondoko laguna;
aspaldi banekien
ez naula kuttuna,
baina gure jabea
da oso txukuna,
bera izango da kontuz
ibili behar duna. (bis)

Iturriaga
Parka orinalarekin
berriz jarraitzea,
baina imajinatzen dut
zuk duzun trantzea;
orinala da txiza
dagoen eltzea,
barrura sartu ezkero
ze hankasartzea! (bis)

Lujanbio
Nagusian adina
areagotua;
hanka sanoa dauka
erdi tontotua.
Gau osoan zaude zu
hotzez akatua,
nik gutxinez badaukat
nola berotua. (bis)

Iturriaga
Parkatu hanka faltsu,
ez zara enteratzen,
ohe barruan ez da
bate hotzik pasatzen;
ni beti nago gradu
berdinak mantentzen,
hanka laburra daukat
izterra berotzen. (bis)

Lujanbio
Ondo moldatzen zera
zu ohearekin,
lanik egin behar ez
eta berdin-berdin,
baina jekitzerako
garaiean ezin;
bihar goizean ezetz
hainbeste par egin! (bis)