Bertsos - View details To know more about this section
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya
Bertsoa entzun |
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes:
Oso desberdina da
bakoitzan kasoa
aspalditik daramat
nire arazoa
sarritan onartzea
ez da erosoa;
jende aurrean onartu
daukazun gaixoa
hori da sendatzeko
lehenengo pausoa. (bis)
X. Paya:
Bai baina jendea da
maltzur ta krudela
eta har zenezake
ezuste itzela;
nik ez dut kontatuko
egina horrela
edo esango didate
ero nagoela
hain zuzen zuri esaten
dizuten bezela. (bis)
A. Estiballes:
Bai egiten didate
barre ta algara
baina pasa behar da
jarritako traba
bestela gu zertara
gatoz kontsultara?
Arazoa barruan
gordez gero hara
gero eta gehiago
gaixotuko zara. (bis)
X. Paya:
Izan nezake hainbeste
momentu kritiko
baina hori kontatzea
nik ez dut begiko;
hobe da isiltzea
behin eta betiko
orain arte ez didate
lagundu mutiko
eta orain ez dira
laguntzen hasiko. (bis)
A. Estiballes:
Orduan geure artean
lagundu beharko
konponbidea ezin
da utzi biharko;
lehen ere entzun dugu
besteengandik nahiko.
Zaudenean tristetu
edo oso txarto
tori nire eskua
nahi duzunerako. (bis)
X. Paya:
Dibanean etzanda
zein giro epela
nire arazo guztiak
joaten dira bela!
Bostekoarena izan da
laguntza itzela
uler zazu esanak
dioen bezela
zoro bakoitzak bere
zoroa duela. (bis)