Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biak lankideak zarete. Lanean erretzea galerazi dizuete. Azken egunotan bezela, lana utzi eta atarian zigarro bana erretzen ari zarete goizeko freskuran.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Uranga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga:
Tailer barruan tabako keaz
sarri gara ia ito
ta orain berriz hola erretzen
ez ei digute utziko
baina ez pentsa nik erretzea
ez det lagako betiko
irtenbidea ez da hain zaila
kanpora irten ta kito.

U. Iturriaga:
Baina hori ez da hain sinple Jokin
hartu behar da astia
dirudienez nagusiarentzat
suertatzen da garestia;
ni kontra nago ez dut onartzen
debeku eta ostia
gero ez zaie ardura guk hor
arnastutako guztia.

J. Uranga:
Arrazoi dezu hor barrukoa
ez da kanpoko haizea
txirbila eta biruta artean
nolako egun luzea.
Proposamen bat nahi nuke hemen
bertan nik aireratzea
debekatuta behar lukeela
langileak erretzea.

U. Iturriaga:
Hori da hitza zu ez zabiltz ez
perfekziotik aparte
aurrera Jokin ta pikutara
ELA, LAB eta UGT!
Hemen kanpoan ze gauza ederra
txinparta gorri eta ke
holako gauza politak nori
egin behar dio kalte.

J. Uranga:
Arrazoi dezu Unai laguna
nik ere uste det berdin
baina barruan erretze hori
gaur ez bazaie atsegin
beti kanpora irtengo gera
ados bazaude nerekin
guk berdin-berdin erreko degu
ta lan gutxiago egin.

U. Iturriaga:
Berriro ere tokatu behar zait
arrazoia onartzea
nausiak berak defenda beza
eraiki zuen etxea;
Azken batean benetan zaila,
laga ezina erretzea
errezagoa izango gendun
beharra debekatzea.