Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikote gaztea zarete. Zuen etxe berriaren hipoteka sinatzen ari zarete une honetan.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Paper guztiak aurrean daude
Amets hurbildu parera
une honetan hastera doa
urte luzeko karrera;
ene hauxe da konpromisoa
sakon-sakona gainera
ez elizatik, ez zibiletik
bankutik ezkondu gera.

A. Arzallus:
Beraz bankutik ezkondu behar
gure arnas apurretik
berrogeita hamar urteko soka
lotu dugu zintzurretik;
ausardiatik adina daukat
nik oraintxe beldurretik
ea etxea ez den erortzen
hipotekaren aurretik.

J. Maia:
Etxera oraindik ez gera sartu
Amets gelditu, gelditu!
Zer egitera goazen jakin
eta ez orain akitu.
Berrogeita hamar urtetaraino
hipotekak lotu gaitu;
gure arteko harreman honek
ba al du hainbat kreditu?

A. Arzallus:
Momentu hontan nere kreditu
bakarra da hipoteka
ta ordaintzeko hasi beharko da
soluzio baten xerka:
trapitxeoan hasi beharko da
kale kantoian gordeta
edo bestela urtero egin
behar dugu txapelketa.

J. Maia:
Lasaitasuna hartu gentzake
esperantzaren gainean
nik ere orain nahiko zalantza
badut nere barrenean.
Maita gaitezen onean eta
baita txirotasunean
jada pareja de bertso gera
bankuaren izenean.

A. Arzallus:
Pareja hori izendatzea
nahiz ta ez izan arrunta
tira har zazu boligrafoa
ta zure firma apunta;
ahaztu dezagun, joan gaitezen
gure paperak hartuta
pentsatze hutsak hipoteka're
haunditu egiten du-ta.