Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Bi neska zarete. Barraketara joan zarete zuen mutil lagunekin. Mutilak han hasi dira indarrak neurtzeko tramankulu bati ukabilkada lehian. Zuek begira zaudete.

Description

Melody
Mendiko umea naiz
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Zure nobioa bai
intelijentea!
A. Egaña: Ba zurea ez degu
batere betea!
A. Arzallus: zureak besoan du
indar dexentea
A. Egaña: zurea bestetikan
al da potentea?

A. Egaña: Gure mutil hauekin
ze atarramendu
A. Arzallus: ezin ote ditugu
paretikan kendu?
A. Egaña: nereak maiz ohean
Urtain! esaten du
A. Arzallus: hobe zenun beste bat
bilatu bazendu.

A. Arzallus: Nerea berriz dago
Mike Taisonen alde
A. Egaña: tankera badaukate
zalantzarik gabe
A. Arzallus: iruditzen zait biak
dauzkagula grabe
A. Egaña: belarria horzkatzen
ohitua al zaude?

A. Egaña: Beste batzuk hartzea
hobeto genuen
A. Arzallus: baina etsi beharko
hautatu ondoren.
A. Egaña: Guk zer egiten degu
aspertuta hemen?
A. Arzallus: Eta nik neuk ez dakit
nola hartu nuen.

A. Arzallus: Aldatu beharko da
gaur sexu joera
A. Egaña: bai zuk eta bai nik'e
badegu aukera
A. Arzallus: ta elkarrekin sartu
gaitezen ohera
A. Egaña: nigatik pronto nago
joango al gera?

A. Egaña: Proba egiteko prest
nago ni benetan
A. Arzallus: ea gero ez garen
gelditzen penetan
A. Egaña: tio vivoak utziz
tio vivoetan
A. Arzallus: hoiek segi bezate
biek jostaketan.

A. Arzallus: Ustez tio buenoa
hartu genun baina
A. Egaña: astakirtena irten
zaigu alajaina!
A. Arzallus: Garunean ez dute
besoetan aina
A. Egaña: nereak fuerteena
daduka mingaina.

A. Egaña: Eta ez det entzun nahi
zer esaten duan
A. Arzallus: beraz ez zaite jarri
zu bere onduan
A. Egaña: bakarrik gera bedi
merezi moduan
A. Arzallus: guk ere igual hala
hobea genduan.

A. Arzallus: Zeren ta lauak ere
ez gabiltza zuzen
A. Egaña: orain bihurtu gera
zalantza almazen.
A. Arzallus: Pixagurea daukat
eta goazen goazen!
A. Egaña: Bueno ohira ez ohira *
mugitu gaitezen.


* Ohira = ohera