Bertsos - View details To know more about this section
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga:
Iturrira nentorren
aitak bialduta
niretzat ze ezustea
zu hemen aurkituta!
Aukera bat genuen
eta zeuk galduta
behin egongo bakarrik
ta zu mozkortuta. (bis)
A. Egaña:
Tentazioa neukan
ardoa tarteko
pittinka hasi naiz ta
gero edan lepo
trago batzuk egina
neronen kalteko
baina oraindik kapaz naiz
ejem egiteko. (bis)
U. Iturriaga:
Holako erantzunik
bizitza guztian
mozkorrik baina hartu
hain modu eztian.
Ejema joan ez dadin
halako ostian
sartu zazu burua
iturri azpian. (bis)
A. Egaña:
Hau esatera ere
al nauzu behartu?
Erdi piripi nago
ta ez odol txartu.
Maritxu hurbiltzera
pittin bat ausartu
ta neuk ikusiko det
burua nun sartu. (bis)
U. Iturriaga:
Hara mozkorrik baina
zaude bero-bero
biok gaude gogotsu
ba tratua bego!
Ikusi nahi baduzu
hamaika jenero
ostadarra ikusten da
makurtu ezkero. (bis)
A. Egaña:
Makurtu egin naiz ni
asmo onez beteta
ia Maritxu honek
zer zeukan gordeta...
Ostadarrik ez dago
kauen la puñeta!
Egun argi zen baina
ilundu du eta. (bis)