Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Unai, soldadu zaharra zara, eta Amets soldadu gaztea. Lubakian zaudete eta etsaiak hurbiltzen ari dira. Gerra galtzear zaudete. Unaik etsita ikusten du Amets.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Gurea patu kaxkarra
lurrean tirri ta tarra;
zer dala eta bihurtu ote
nintzen militarra?
Zuk aditu ondo zaharra
ez zazu pasatu marra
hildako ausarta baino hobea
da bizi koldarra. (bis)

A. Arzallus:
Poesiarik ez bota
gerra erdian nago ta;
ikusten zaitut erdi dardarka
dudatan, koloka;
segitu zazu tiroka
segi edozeinen kontra
hemen galdutzat emate hutsa
delako porrota. (bis)

U. Iturriaga:
Porrota da garestia
garaipena ez da eztia
ez zait horrela piztu laguna
ez izan piztia.
Ze tiro ta ze ostia!
Hau da munduan uzkia.
Bulegon baten erabakita
daukate guztia. (bis)

A. Arzallus:
Petxu ondoan zauria
odol tantatan euria
baina ez al da okerragoa
malko isuria?
Bulegoko irudia
ahaz zazu berdin du ia.
Zapia baino nahiago dut nik
maindire zuria. (bis)

U. Iturriaga:
Ba tira maindireari
ikus dezatela argi
ez gaitezela bihurtu biok
inoren afari.
Badator bat, badatoz bi
etzan ta eutsi lurrari
egin hildako baten itxurak
ta eutsi arnasari. (bis)

A. Arzallus:
Ez dezagun egin tranpik
nik ez daukat arnas faltik
itsu-itsuan aurrera segi
nahi nuke haatik.
Galtzen badugu zergatik
badakizu ta badakit
koskabilorik ez daukazuen
soldaduengatik. (bis)