Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Telefonoa jo eta jo ari da, baina ez duzu hartu nahi.

Description

Melody
Txikitatikan edukia dut
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hilabete bat pasatua det
halamoduzko peskisan
herriko festak izaten dira
orain hor eta berriz han.
Neronek ondo jakin nezake
nundikan nora zabiltzan
neu're gazte izan nitzan
garai batean bizitzan.
Jo ta jo dabil jo ta jo berriz
amorratuaren gisan
goizeko lautan telefonoa
ona ezin leike izan. (bis)

Zerbaitek dio ordubetean
geldi geratu nadila.
Gurasoaren bizitza degu
batzuetan marabilla
baina besteetan gure barruan
sortzen dan kezka isila...
Imajinatzen dut hila
edo gaxoa zurbila.
Jaiki ohietik arnasa hartu
lasaitu zaitez mutila!
Mundua ez da beti beltza ta
salara joan zaite bila. (bis)

Hainbeste bildur sartuko zenik
ez nuen asko usteko!
Baina azkenean atrebitu naiz
ondo batekoz besteko.
Amesgaizto hau buka dadila
buka dadila konpleto!
Egiz garbi esateko
ez zait atera hain terko.
Berak esan dit "Atta etorri"
parre-murritz bat tarteko
gasolinarik gabe dagola
ta bere bila joateko. (bis)