Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-07 Bergara Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Etxahun, mila aldiz esan zenien lagunei ez zenuela ezer berezirik nahi ezkontza-agurrean, baina Aitor streeperrarekin bakarrik utzi zaituzte gela batean.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta B
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue

Lagunak behintzat ondo
portatu zitezen
"Ezer berezirik ez"
esan nien ozen.
Orain zu agertu zara
biluzik ta zuzen
haiei hori esan arren
izan gezurra zen.

A. Mendiluze

Beraz despedidako
zure egunean
ibili nahi zenuen
bide txukunean
igerri det asmoa
dela urrunean
bi begiak zuzendu
dizkidazunean.

E. Lekue

Begi biak zugana
joan dira arin
ezin nezakeen-eta
nik hori ekidin.
Ordubetean hartu
dezagun atsegin
gero esan guk ezer
ez dugula egin.

A. Mendiluze

Begiez gain gehiago
nahi dezu zuzendu
ai hobe nola egin
jakingo bazendu!
Zer barruko erropa
nahi didazu kendu?
Ba honek diruakin
funtzionatzen du.

E. Lekue

Etorri zara oso
itxura dotorez
kartera betea dut
nik billete morez
beraz dakizun dena
egizu mesedez.
Gero pentsatuko dut
ezkondu edo ez.

A. Mendiluze

Ezkon zintezke ala
ez zera ezkonduko
baina ordubete hau
ez zaizu ahaztuko.
Kontatu nahiko dezu
bukatu orduko
baina lasai ez dizu
inork sinistuko.