Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ustekabean, gaur alabak esan dizue aitona-amona izango zaretela udaberrian; zu, Sustrai, aitona, eta Igor, amona.

Description

Melody
Zazpi ahizparen gai den oihala
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina

Gure Maialen hurbildu zaigu
gaurko otordua tarteko
ta esan digu garaia dula
jada ama izateko.
Nahiz albistea entzundakoan
aurrena geratu seko
irrikaz nago txikiteora
bilobarekin joateko.

I. Elortza

Hogeita hamar urte Maialenek
ta haurdundu da behingoan!
Zorioneko ilobatxo bat
dugula laister ondoan.
Parkatu baina diferentea
izango da oraingoan:
zuk erakutsi eiozu jaten
eta neuk txikiteoan.

S. Colina

Ene laztana laster daukagu
berriz etxe bete panpin
gure Maialen hasi zelako
aspaldi Enekorekin
orain biloba bat sortuko da
eta deituko da Jokin
alabarekin egin ez nuna
egingo dut berarekin.

I. Elortza

Beraz Jokintxo badatorrela
notiziarik onena
irudikatu ninteke karro
ta guzti herrian barrena.
Zeuk ere egin gura duzula
behin egin ez zenuena
hasi zaitezke bada bordatzen
babero-an bere izena!

S. Colina

Zu zaude lasai jaiotzerako
baietz izena bordatu!
Baina lehenbizi ikasi behar
nituzke hamaika datu
jakitekotan bilobarekin
egoki nola moldatu
laztana arren esan zaidazu
pardelak nola aldatu.

I. Elortza

Kendu, garbitu ta berriz jarri
tardatzen da segundua
neu ere pozik gure Maialen
baitaukagu haurdundua.
Jakin nahi al duzu zerk estutzen
didan senarra burua?
Amana bezain polita ez da
amamaren titulua.