Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Igor, puenting-eko edo zubi-saltoko monitorea zara. Jon agurea etorri zaizu gaur, berak ere salto egin nahi duela esanez.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Joanito ikusten zaitut
bastante potente
baina bihotzarentzat
hau joaten da fuerte.
Oraindik ere ez zaitez
jarri prest ta tente
lehenengo DYAkoei
deitu behar nieke. (bis)

J. Martin

Ba bai furgoneta bat
azkar etor bedi!
Guru jakintsuena
da Gaztelumendi
bere irakaspenenak
nahi nituzke segi:
behera ta behera joan
baina ez beheregi. (bis)

I. Elortza

Hori entzunda zeinek
ez egin eztula?
Uste dut egin gura
didazula burla:
diozu beherakoa
atsegin zaizula
baina nik uste gora
joan nahi duzula. (bis)

J. Martin

Kontua da haustea
pixka bat oreka
sensazio berriak
sortzea tarteka
gora joan behar badut
joan arin iepa
azkenaldian ez zait
ezer joaten-eta!(bis)

I. Elortza

Egoera hau nahi dut
apur bat zuzendu
ta nire kontzientzia
lasai lez mantendu
ez dizut utziko ta
arnes hori kendu
baina sokasaltoan
egin dezakegu. (bis)

J. Martin

Arnasa ta arnesa
loturik askotan
berdin zait saltoka hasi
behar badugu sokan
prekauzioak hartzen
ditut holakotan:
kola asko jarri dut
hortza postizotan. (bis)