Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Erabaki zenuten zazpi urte izan arte ez zeniotela esango zuen haurrari adoptatua zela. Zazpigarren urtebetetze eguna du gaur. Zuk, Amets, erran egin nahi diozu; Unaik, ez.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Begira pastelaren
aurrean hor dago
Panamatik honera
behin egina txango
lasai bere klasean
bai baitira frango.
Gaur esan ta hobea
ez al da izango?
Bestela ez diogu
sekula esango.

U. Iturriaga

Pastela ta kandelak
denak daude hemen
egun zoriontsu bat
berarentzat omen.
Esango bagenio
bi urten ondoren...
Ni neu ez naiz kapaza
mesedez! mekauen!
Ta ez dakit beregatik
edo nigatik den.

A. Arzallus

Beraz zeu ere ia
haurraren antzean
baina pentsa dezagun
guk aurrerantzean
kontu guztiak argi
nahi ditut etxean
ta ez al diozu igartzen
zuk begiratzean
galdera hor daukala
begien atzean?

U. Iturriaga

Urrutira begira
zabiltza zu beti
nigatik bada ezin
hori erabaki.
Nola esango diozu
hori haurtxo bati?
Begi ertzean bada
dagola ederki
oraindik Olentzero
nor den ere ez daki!

A. Arzallus

Baina Olentzero utzi
zazu apartean
gai potolo bat dago
afari partean.
Lasai! Nik esango dut
dena hitz batean
zuk hartu Ducados bat
behatzen artean
eta joan balkoira
bien bitartean.

U. Iturriaga

Hala esaten baduzu
hala egin beharko
ni neu ez naiz kapaza
hain bainago txarto.
Ducadosa-ren hori
ideia hona bapo!
Balkoira joango naiz
ez dut eingo salto
hautsontzi bat beharko dut
bihotzarentzako.