Bertsos - View details To know more about this section
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Stanza name:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Asterokoa bihurtu zaigu
Madrilako jirabira
edozelako mugimenduak
baitoaz epaitegira.
Gazteen kasu bat neramakin
inor ez gutaz kupida
nere ametsa gazte hauekin
itzultzea Euskal Herrira
baina hara nere defendatu bat
orain malkotan ari da...
Nahikoa froga bageneukan guk
gabiltz egitik egira
baina nahiz eta gure hitzak bota
argudioen harira
denak beraien belarri putzu
antzutan erortzen dira.
Hara lurrera erortzen zaizka
tanta bat eta bi tanta
begiradakin esan nahi diot
"Aguanta neska aguanta!"
borroka egin zuenarentzat
etorkizun jakin bat ta
ez da kamutsa epaitegiko
justiziaren ezpata.
Baina logikaik ez duen auzi
honek barrun harramazka
hesteak ditut korapilauta
ta amorrua arnaska
beti juizio berbera baita
Garzon edota Marlasca
bukatzen ez diran kopiak eta
bukatzen ez den gatazka.
Nik ez dut zaintzen prestigioa
eta nere ohorea
nik bide hontan aurrera iteko
bildu nahi det adorea.
Nere abokatu soineko beltza
nere lepoko morea
batzuen hitzak aski pisurik
ez dauka hemen ordea.
Hau da bidean jartzen zaizkigun
hesien adibidea
biharko Euskal Herria amesten
jardun zen nere kidea.
Zin egiten det: egunen baten
izango zara librea.
Batzun zigorra izango ahal da
guztion irtenbidea!