Bertsos - View details   To know more about this section

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kazetaria zara. Badakizu idazten ari zaren artikulua azkena izango dela.

Description

Melody
Atmosferatik atera eta
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamasei urte ta Egunkaria-n
hasi nintzen bekario
Martxelok hantxe jarri ninduen
beste baten gregario.
Gero Berria-n saiatu nintzen
lan onaren ondorio
gero Argia-n serio
besten hitzaren jario.
Berrogei urte pasatu ditut
berrogei kalendario
orain lumari tintaren partez
malko pila bat dario. (bis)

Reala igotzen ikusi nuen
ta ahaztu nituen penak
kontatu nitun lehen pausoak
herri palestinarrenak
nola hogei urte iraun zituen
Evo gizon indigenak
eta gure preso denak
zirela senideenak.
Notizi on asko idatzi ditu
nere kazetari senak
baina oraindik gehiago dira
idatzi gabe daudenak. (bis)

Hauxe dut nere azken eguna
askatu dut alkandora
luma malkoen atzetik joan da
paper fin zurian gora
eta gero prest maketarekin
hor daukat ordenadora.
Gaur egin behar dut froga
neure bizioa, droga...
idatz dezadan "Muga urtu da
Euskal Herria libro da".
Ez da egia baina egia
bihurtuko da gerora. (bis)