Bertsos - View details   To know more about this section

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Amets, aurten, Gabon gaueko afarian, mahaitik ez altxatzeko eskatu diozu Maialen amari, baina lehen platera bukatu bezain laster, altxatu egin da Maialen.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Langostino pila bat
plateran jarrita
baina gure ama ezin
egon eserita.
Ez al daukagu bada
bankete polita?
Ez zaitez sutondora
joan hola korrika
Olentzero oraindik
ez da etorri-ta! (bis)

M. Lujanbio

Itxaron behar ote da
Olentzero bera?
Mahaia gainezka dala
keba! keba! keba!
langostinoak eta
txorixo platera...
Jaso zazu azkar ze
zure arabera
urte berritan oaindik
hemen eongo gera! (bis)

A. Arzallus

Jarri behar ote dut
hemen belauniko?
Badakit gure amak
gaitu gu begiko.
Esplikatuko dizut
behin eta betiko:
urte berria ama
entzun eta kito
zu ez bazaude hemen
ez da etorriko! (bis)

M. Lujanbio

Ez da urte berria
oraindik da aurten.
Ai urte berrirako
ze gogo neukakeen!
Eta seme-alabek
ze jeta daukaten!
Beti ez jekitzeko
dabiltza esaten...
Platera sukaldera
ez da oinez joaten! (bis)

A. Arzallus

Ez, ez dakite oinez
geu gara testigu
hara ze arrazoia!
amaren kastigu.
Baina egon lasai hemen
hemen gaude hiru
aita hantxe dago-ta
haren zai beti gu
bitxilorea uztean
ekarriko digu. (bis)

M. Lujanbio

Ai zure aita horrek
zenbat buruko min!
Garbitu ez garbitu
erabaki ezin...
Ezetz irteten zaio
lasai gera dedin.
Hurrengo urtean egin
behar degu desberdin:
nik jasoko det baina
afaia zuk egin. (bis)