Bertsos - View details   To know more about this section

1984-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1984-10-12 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Ormazabal, Joxean
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Lazkano, kale ertzean zaude txapela aurrean duzula eskean, eta zu, Amuriza, Lazkanoren txapelean gelditu den txoria zara.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1984-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano: Hauek dirade une gogorrak
ta hauek une gaziak!
Beti gure gain behar ote du
mundu hontan desgraziak?
Ez pentsa gero inoiz gorroto
ditudan txori biziak!
Pena ematen dit bi alkartzea
eta gu biok gosiak!

Amuriza: Nere lagun bat orain sartu da
benetan trantze estura
txoria naizen aldetik zerbait
laguntzea ere juxtu da
krisis garaian nola txanponik
ez dan erortzen eskura
txoritxo honek alaituko dik
hire barruko tristura.

Lazkano: Biontzat dago mundu gogorra
biok bizi gera estu
desgrazi gehigo dunik ez dela
egin diteke apustu
biok daukagu bide bakarra:
dakigun eran abestu
tripatik hutsak bagaude ere
gutxienez penak ahaztu.

Amuriza: Penak baditu bezperak eta
luzeak biharamonak
pena ematen dit eskale honek
kale ertzean dagonak
pentsatu gero ez dituala
batere seinale onak
txoria baino duro ziztrin bat
nahiago duen gizonak.

Lazkano: Ez zazu uste nere bihotzak
pentsatzen dunik horrela
sinista zazu nere bihotzan
barru-barruan zaudela
baina nik kasi alimenturik
zuretzat ez nezakeela
bainan gutxinez emango dizut
nere soinaren epela.

Amuriza: Ez pentsa gero zaudela lagun
gorputz epelaren jabe!
Neu naiz gaur hemen heldu naizena
zugana oso (GRABAZIOA ETEN EGIN DA)