Bertsos - View details   To know more about this section

1985-01-19 Zarautz Hitzaldia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1985-01-19 Zarautz Hitzaldia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean. Agurra,...

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1985-01-19 Zarautz Hitzaldia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso: Lagun Basarri entzun arretaz
gure ongietorriak
itsasertzetik izan ditugu
berebiziko berriak
gaur Zarautzen zer ospatutzen dan
badaki Euskadi guztiak:
bertsolaritzan urrezko eztaiak
Basarri bertsolariak.

Lazkano: Maisu haundi bat izandu dala
ez dago esan beharrik
gu giatzeko ez degu izan
bere mailako izarrik
Euskadi denak badaki hori
ez zarauztarrak bakarrik
omenik inork merezi bazun
merezi zuen Basarrik!

J. Lizaso: Lagun Iñaki iruritzen zait
gogoratuko zaizula
berrogeita hamar urte dirala
txapela jantzi zendula
urteak urte poz bat dadukat:
burua sano dezula
hor ikusten da zeruko aitak
asko lagundu dizula.

Lazkano: Bertsoa eta euskera beti
ziraden zure apustu
beraren alde ibili zera
nahiz ta sarri nahiko estu
bainan giro hau ikusi eta
gaur badezu zertaz poztu:
zuk egindako lan eder hoiek
herriak ez ditu ahaztu.

J. Lizaso: Hala zioten etxe/Etxe (ETENA)
bere moduko jauntxuak
narraskeria beste gauzarik
ez dula esaten bertsuak
hori garbitzen egin dituzu
zere ahalegin osuak
zu zurelako maitatzen gaitu
orain Euskadi osuak.

Lazkano: Izandu zera hiztun azkarra
gozoa eta apaina
zabal zenduen bihotza eta
legun zenduen mingaina
gazteagoak gaur zu eskertzen
saiatuko gera baina
ziur badakit ezin leikela
zuk merezi dezun aina.

J. Lizaso: Gazte-gazterik joan zinaden
talde haundian erdira
buru argiko juezak ere
han baziraden begira
ta hango gauzak atera zeizken
ilunpetatik argira
Ariztimuño eta Jauregi
bizirik izan balira.

Lazkano: Nolabait ere zere herria
sakonetik dezu maite
berak esker on azaltzen dizu
eta hortaz poztu zaite
guk ere zure dotrinan segi
nahi genduke nolabait'e
eta bertotan segiko degu
ahalmenikan degun arte.