Bertsos - View details   To know more about this section

2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-04-04 Lazkao Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bertsolariak nola kantatzen dio hutsuneari?

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Atzo langile, gaur langabetu*
ustegabeko trantzea
baina hala ere ez da komeni
hutsune hortan galtzea.
Langabetuak nahi duena da
nunbait lana bilatzea
tristea bada langabetuak
hutsunea sentitzea
tristeago da hutsune hori
etsipenak betetzea. (bis)

Urtarrilaren hogeiaz gero
daukat dardarra sartuta
Egunkaria itxi zuten ta
lagunak atxilotuta
euskaldunongan hutsune latza
orduantxe zen sortu-ta
hutsune hori bete dezagun
badaukat nere gomuta:
bere ordezkoa sortu dezagun
konpromezua hartuta. (bis)

Bertsozalea hintzen Joxe Luis**
guretzat anai antzeko
ta heriotzak zer motibo zun
bere bila etortzeko?
Bere bihotza gelditu eta
beste askorenak lehertzeko?
Inork ahalmenik ez daukagunez
bere ordezko bat sortzeko
oroitzapenak balio beza
hutsunea betetzeko! (bis)