Bertsos - View details   To know more about this section

2002-10-17 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolamintza (3. 2002)
Performance
2002-10-17 Bilbo Lagun-artekoa
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok garai batean elkarrekin askotan egoten zineten; pisu berean ere bizi izandakoak zarete orain dela lau-bost urte Gasteizen, baina bizimodua halakoa delako, hiru-lau aste badaramatzazue elkar ikusi gabe, eta, gaur, Jon Maiak telefonoa hartu eta Igorri deitu dio. Elizan sartu ziradenian I doinua hartu behar duzue.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-10-17 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Zer moduz Igor? Zuk ez dakizu
zeinen bakarrik nagoen!
Gogoratzen dut Gasteiz aldean
bizi nintzela ondoen.
Gaur deitzen dizut gogoa neukan
ta doinu bajuan, zeren
umea orain lotan dagola
aprobetxatu nahi nuen.

I. Elortza:
Beraz umea bialdu dozu
gaur hamarretan ogera;
telefonoa hartu ta ausartu
zara Igorri deitzera.
Hain zentzuduna egin zarenik
ez dot sinisten, bai zera!
Gasteizko pisu haretan legez
jarri musika topera.

Maia:
Musika hola ezin det jarri
danak behar du pakean
ume txikiak egon behar du
aingeruen aldartean
baina ez daukat barrua trankil
zugana hola joatean
ta nostalgiak jan egiten nau
kaka-pardelen artean.

I. Elortza:
Gasteizko garai haretan danak
ein genduzan nik eta zuk
sasoi haretan gu baginen nor
ta gaur begiratu zeintzuk!
Nik neure aldetik zer eiten dodan
arin esplikauko dautsut:
pare bat buelta bizikletan ta
saio esperimental batzuk.

Maia:
Ikusten det bai hor zabiltzala
libre ta lasai primeran
nik ez dakit zer nahiago dudan
biak jarrita aukeran
baina ez dakizu barru-barruan
ze behar sentitzen dedan!
Kanta zaidazu Salda badago
soilik zuk dakizun eran.

I. Elortza:
Sasoi batean nik "Gora!" esan
zuk esaten zendun "Biba!"
baina gaur egun zeinek ipini
gure pastelari ginda?
Nostalgikoa jarri naz neu be
bueltarik emon ezinda.
Gaur kantatzen dot "Egon zan salda
baina amaitu egin da".