Bertsos - View details   To know more about this section

2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-08-01 Altzo Jaialdia
Conductor
Murua, Jexux
Olano, Manuel
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Andonirentzat gaia pentsatzean bi ideia ibili ditugu buruan. Biak ematea erabaki dugu, eta berak egin dezala gero nahi duena. Bi ideiak euskal abesti ezagunetan oinarritzen dira. Hil berri den Imanol kantariaren Mendian gora haritza abestiak honela dio pasarte batean: "Ni hiltzen naizen gauen behintzat / eizue lo lasai". Abesti herrikoi batek, aldiz, honela dio: " Begiak parrez parrez, bihotza negarrez".

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenengo esaldi hori
ze gozo ta zer atsegin!
Bat joaten bada munduak
segitu dezake berdin
baina gaur egun Euskal Herrian
degun egoerarekin
Imanol joan zen gauean ere
lo lasai ez gendun egin.

Lasaitasuna, patxada
litzake gure problema;
herri honetan norbaitek
hartu behar luke lema.
Lo lasai nola egingo degu
arazo badegu dena?
Imanol berak hartu dezala
betirako atsedena.

Heriotza zer ote den
pixkat pentsatzen hasita:
ustegabe ipintzen du
bai ordua ta bai zita.
Egunen baten egingo balit
ustegabeko bisita
negarra nik neuk eraman nahi det
hemen irria utzita.