Bertsos - View details   To know more about this section

1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi andre zarete eta desagertu berri den Marero ontzian zenituzten senarrak. Orain gorpu bat agertu da, eta Xebastianek desio du, bihotz betean, bere senarrarena izan dadila. Andonik, berriz, aukeran, nahiago bere senarrarena ez izatea.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Itsasoa zen gure bizitzan
oinarri edo zutabe
eta senarrak harutz joan ziran
beti xuabe-xuabe.
Ta itsasoak sorpresa txar bat
gorde zuen bere alde,
gorpu bat bistan, "nerea ote?",
zalantza horrekin gaude;
hil danik ere ez dut sinesten
gorpurik ikusi gabe. (bis)

Egaña:
Lehertzen sentitzen ditut bihotza,
garuna eta bi loki,
gizonan faltan edozer gauza
iruditzen baitzait txiki.
Gorpuarekin zer arraiotan
oroitzapenei atxiki?
Uraren pera joan zen eta
iruditzen zait egoki:
itsaso bera izan dezala
bizileku ta hiltoki. (bis)

S.Lizaso:
Urte guztian izaten zuten
itsasoratzeko txanda
eta hiltoki hori izan du,
nor ez dago antzemanda?
Itsasoari egin nahi diot
behin ta berriro demanda:
itzuli behintzat gorpuak guri
lehen horrenbeste izanda;
behin betirako agurtu nahi dut
azken muxu bat emanda. (bis)

Egaña:
Zure senarra maite zenuen,
nik'e maite nuen berdin;
behin betirako zela uste nun
itsasoan galdu aitzin.
Orain aurrean ikusi nahi ta
inola ikusi ezin,
baina muxua sentitu ohi dut,
nahi ote zenuke jakin:
hondartzaraino ailegatzen den
olatu bakoitzarekin. (bis)

S.Lizaso:
Zuk dadukazun itxaropena
ez dut nerekin tamalez,
itsasoari negarrez beti
hain egoera apalez;
berriro ere "eman gorpua",
eskatzen diot mesedez;
joan-etorrian nik itsasoa
bizi dut halabeharrez,
itsasoa bizirikan dago
bainan nere senarra ez. (bis)

Egaña:
Behin betirako ez da izaten
larrosa ta erramua;
behin irrapartsu kontatu zidan
"ene emazte, banua";
eurak uste ta itsas hondoak
zedukan nunbait amua.
Guk zer maitatzen degun kontatu
nahi dizut, nahiz den damua:
nik senarraren mamia eta
zuk senarraren mamua. (bis)

S.Lizaso:
Nik mamurikan ez dut maite ta
zuk ez egin aipamena;
gorpurik gabe handiago da
nik sentitzen dudan pena.
Garai batean itsasotikan
lortu ohi genduen dena,
ta itsasoak berak eraman
nere lagunik maitena;
gorrotatzera iritsiko naiz
lehen hainbat maite nuena. (bis)

Egaña:
Egun haietan gailurtu omen zen
lehengo itsaso barea;
alperrik gure otoitza eta
jendean misererea.
Gorpua zure senarra dela
azaldu dezu fedea;
datorren hura banatzea da
itsasoaren legea:
nerea bada zurea da ta
zurea bada nerea. (bis)