Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kontzientzia kargak dituzu, Iraken soldadu amerikar edo ingelesak hiltzen dituztela jakitean batere penarik sentitzen ez duzulako. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Neska zaharrak eta apaizak I
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arma bat hartu eskuetan ta
besteen herrian agintzen
euren bandera serbitzen
soldadu baten hilotzak ez nau
ia batere hunkitzen. (bis)
Ez naiz hasiko kontzientzian
lasaigarriak ipintzen
aspaldi ohartu nintzen
ez nau minduko euren odolak
orain ere ez banau mintzen
beraien tiro bakoitzarekin
herri bat ari da hiltzen. (bis)

Cetmeak eta F-16ak
tanke haundien indarrak
hango suak, hango garrak
asketik oso gutxi daukate
amerikarren izarrak. (bis)
Isiltzen ditut kontzientzian
ari zaizkidan marmarrak
kendu ditzadan makarrak
eta ikusi zer kristo diren
soldadu amerikarrak
askoz gehiago hunkitzen gaitu
irakiarren negarrak. (bis)

Hala're ez naiz jardungo beti
malenkoniaz kantuan
ibili nadin tentuan
beti ezin da haiekin jardun
alperrikako tratuan. (bis)
Soldadu dira, soldadu guztiz
zeru ta firmamentuan
eta euren talentuan
guztiek jakin behar lukete
eta eduki kontuan
heriotzea presente dela
beraien lan kontratuan. (bis)