Bertsos - View details   To know more about this section

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Mendian galduta zabiltzate biok, eta konturatu zarete bi putre edo sai dabiltzala zuen gainean bueltaka.

Description

Melody
Maritxu nora zoaz I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Berriro galdu gara
zure erruagatik
J. Maia
putreak zain dauzkazu
ez dakit zergatik?
U. Iturriaga
Zu ikusi zaituzte
alturarengatik
J. Maia
hau gertatzen zait luze
jaiotzeagatik.


J. Maia
Zuri begira dago
bigarren putrea
U. Iturriaga
ta hala ere ez da
zu bezain kutrea
J. Maia
baina gerri buelta zuk
daukazu betea
U. Iturriaga
hobe zenuen neri
aurrez entzutea.


U. Iturriaga
"Nik bidea badakit"
ta hara non gauden!
J. Maia
Ez dakit baina ondo
ez gabiltza hemen
U. Iturriaga
Himalaian be egon
gintezke mekauen!
J. Maia
Baina zuk ba al dakizu
Himalaia zer den?


J. Maia
Pixka bat etzan zaitez
eta buruz behera
U. Iturriaga
putreei erakutsi
behar al diet zera?
J. Maia
Igual nahiko haundia
daukazu gainera.
U. Iturriaga
Dudan gosearekin
eurek sabelera.


U. Iturriaga
Ikusiko da hemen
gaur nor dugun saia
J. Maia
nere aldartea behintzat
ez dago lasaia.
U. Iturriaga
Begiratu begira
hauxe da Jon Maia!
J. Maia
Baina zure oinek dute
gaztaren usaia


J. Maia
Ni abentura hontan
nabil txora-txora
U. Iturriaga
asko ez duzu balio
zuk lepotik gora.
J. Maia
Hau Supervivientes-en
programa izango da
U. Iturriaga
zu laster bidaliko
zintuzke kanpora!


U. Iturriaga
Ai Juanito begira
egongo balitza!
J. Maia
Nun da helikopterua
ta Eusko Jaurlaritza?
U. Iturriaga
Nun da gure kotxea
eta haren giltza?
J. Maia
Momentuan oinez ta
bakarrik gabiltza.


J. Maia
Ez gabiltza mendian
ahuntzaren antzera
U. Iturriaga
zuk nahi duzuna baina
eraman etxera.
J. Maia
Ni korrika banoa
aldapetan behera
U. Iturriaga
Arantzazun irten ta
Belagua hortxe da.