Bertsos - View details   To know more about this section

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-11-27 Eibar Jaialdia
Conductor
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitor, zu, zaharraren esperientzia izango zara eta, zu, Igor, gaztearen jakinduria.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Biok iritsi ohi gera noizbait
pertsonaren bihotzera,
biok iritsi ohi gera noizbait
bere lanak agintzera;
nahiz eta orain sasoian egon
lasaitu nere antzera,
denborarekin zerorri ere
ni bilakatuko zera.

I.Elortza:
Esperientzia baduzu baina
jakinduria oporretan,
ostera zenbat jakintza gorde
litekeen buru honetan!
Esperientzia gabezi honek
nahiz eta naukan zorretan,
hanka sartzeko beldurrik ezak
laguntzen digu horretan.

Mendiluze:
Hanka sartzeko bildurrik ez-ta
gaztea beti kirtena,
deborarekin izango baita
hainbat zulotik irtena.
Biok batera ezin izana,
hori izango da pena,
zu zera denek dutena eta
ni eduki nahi nautena.

I.Elortza:
Bizitza hontan bakoitzak beti
jokatu bere ertzean,
esperientzia duenak antza
jakintza dauka beltzean;
mundua hobe izan liteke
noizbaitean argitzean,
zergatik joan ohi den jakintza
esperientzia biltzean.

Mendiluze:
Esperientzian bila guztiak
ta ezin topatu bela,
denborarekin egiten da-ta
hau da karrera itzela;
zu pasa eta ni lortzen naute
biak alperrik bestela,
ta har nazazu ni berez zeure
semea banintz bezela.

I.Elortza:
Semetzat nola hartu liteke
berezkoan aita dena?
Bizitza hontan bat eta beste
nahastu ohi dugu dena.
Esaldi labur batean bildu
nahi dut bizitzaren pena:
inor ere ez da perfektua hemen
ta hori da politena.

Mendiluze:
Inor ez da ta inor ez dabil
perfekzioaren eske,
gu biok behar gaituztelako,
nik behintzat hala det uste;
gazteek beti esperientziak
azkar lortu nahi dituzte
eta zahartzean berriz ere zu
faltan botako zaituzte.

I.Elortza:
Argi gelditu zaizkigu beraz
bizitzaren garrantziak,
zaharrak ere bere jakintzak
antza ez dauzka ahantziak;
hankasartzeak aparte utziz
ta ahazturik diferentziak,
onena dugu jakinduriaz
biltzea esperientziak.