Bertsos - View details To know more about this section
2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A.M. Peñagarikano: Ikusten zaituztet hor muxuka
zeinen ongi zabiltzaten
bainan gutxienez utz zaidazu
nere kotxea eramaten.
S. Lizaso: Kotxea eraman nahi badezu
zuk atzekaldera bota;
neri pakean utzi zaidazu
ondo aparkauta nago-ta!
A.M. Peñagarikano: Eta gainera berak arrazoi
"¡Oye tu! ¿Que pasa tio?"
Nere kotxea hartu behar det
utz zaidazu mekauen dio!
S. Lizaso: Berriro diot joan nahi badezu
bota zazula atzera!
Nere gainetik pasatzen hasiz
irauli egingo zera!
A.M. Peñagarikano: Muxu ematen egiten dezu
hemen zure ahalegina;
nahiago nuke deskuidatuta
erori egingo bazina!
S. Lizaso: Hemen muxuka nabilelako
zu ez zaitez egon lasai;
muxu ematen badakit baina
ostiak ematen ere bai.
A.M. Peñagarikano: Ginebrarekin hartuko zuen
honek nahiko Coca Cola;
gizarajoa ez da ohartzen
neskatxa lotan dagola!
S. Lizaso: Neskatxari ez dio antzeman
nahiz eta egon begira.
Ez dago lotan zure aurrean
plantak egiten ari da.
A.M. Peñagarikano: Eta azkenean triunfatu det
triunfatu det dedio!
Nerekin disputan ari zala
esnatu ta alde egin dio.
S. Lizaso: Arrazoi dezu neska joan da
nerekin hainbat zorigaitz
baina zuk ez daukazu joaterik
baldin mugitzen ez banaiz.
A.M. Peñagarikano: Ta ba al dakizu? Nahiko lekua
badaukat portamaletan;
benga zatoz ta sartu zaite hor
ta lo egin zazu bertan!
S. Lizaso: Konforme, sartuko naiz horruntza
ados bazaude tratuan;
Getxon bizi naiz ta esna nazazu
etxera heldutakuan.