Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Esku artean duzu sinatu beharreko papera.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mutila ta ni behin eta berriz
nahiz ta horretan saiatu
ez dugu lortzen ez dugu lortzen
patua beti da patu
ta azkenean mediku bati
arazoa kontsultatu
emaitzak esku batean hartuz
eta esanez "Barkatu.
Pena da baina- mediku jaunak
hala esan zidan altu-
"zure bizitzan ezingo zara
sekula haurdun geratu".


Nahiz hasieran biok gelditu
ginen triste erdi grogi
bagenekien gertatzen dira
halako mila histori.
Adoptatzea erabaki ta
hautatu al dugu ongi?
Txinan umeek ez omen dute
ez familia ez ogi.
Etor dadila ta maitasunez
guk jarriko dugu lodi
gure etxean jaso dezala
Txinan ezin duen hori.

Bi urte bete berriak ditu
hau da notizi itzela!
Miren izena jarri diogu
senarraren erregela.
Soilik falta da sinatzea orain
aurrean dudan papela
dardarka baina sinatuko dut
ondo baitakit horrela.
Nahiz badakidan beti esaten
den gauza berbera dela
seguru nago maiteko dugu
gurea balitz bezela.